jueves, 27 de noviembre de 2008

BULLING-ARI BURUZKO HAUSNARKETA


Bulling-a pertsona batek beste bat zapaltzen duenean ematen da. Zapalketa hori agresibitatea edota erasoak erabiltzean ematen da.
Gaur egun eskola askotan hain larria den fenomeno hau ematen da. Horregatik irakasleok izango garenok gure eskuan dagoen guztia egin behar dugu, hain larria diren eraso hauek saiesteko.
Hala ere, irakasleok ez gara bakarrak, gurasoek ere papera garrantzitsu bat betetzen dute arazo hauetan.
Bullinga jasotzen duen umeak, jakin behar du ez dagoela bakarrik, eta horretarako familiaren laguntza ezinbestekoa da.
Bullinga egiten duen umeak, aldiz, arazoak dituzten umeak dira , arazoak bai familietan edo kalean egon ditzakete.Normalean ume hauek beste umeen gainetik egon behar dira, ondo sentitzeko. Horren arrazoia maitasun falta, edota autoestima eskasa izan daiteke.
Nire bloga irakurtzen duen jendeari mesu hau bidaltzen diet: HORRELAKO KASUREN BAT TOPATZEN BADUGU, EZIN DUGU PASO EGIN, BEREHALA FAMILIEI EDOTA ESKOLAKO ZUZENDARIEI ABISTAU BEHAR DIEGU,GUK IRAKASLEAK IZANGO BAIKARA ETA ARAZO HAU OSO HURBIL IZANGO BAITUGU.
STOP BULLING!!!

2 comentarios: