viernes, 14 de noviembre de 2008

BULLING-A

ZER DA BULLING-A?

Izenagatik zerbait berria badirudi ere, gure gizartean denbora luzea daraman gaia da, azken urte hauetan hainbat eta hainbat kasu komunikabideetan irtetearen ondorioz, oso entzutetsua bilakatu den arazoa .Bullying-a eskolaumeen arteko etengabeko mehatxu eta tratu txarrei deritzo. Gehienetan helduen presentziatik kanpo gertatzen da eta irain hauen helburua biktima babesgabe bat lotsaraztea, umilatzea eta erasotzailearen menpean jartzea izaten da, eraso fisikoak, hitzezkoak edo sozialak erabiliz. Honen ondorioz biktimizazio psikologikoa ematen da eta biktima taldetik at geratzen da.
Ekintza desberdinen bitartez eman daiteke:
Hitzen bidez lotzaraztea ( iraindu, ezizenak jarri, norbaiti buruz gaizki esaka aritu, norbaiti buruzko zurrumurruak zabaldu...).
Mehatxu psikologikoak ( beldurra sortarazteko mehatxuak, dirua edo helbururen bat lortzeko mehatxuak, edo, beste gabe, biktima gauzak egitera derrigortzeko meatxuak).
Eraso fisikoak: zuzenak ( borrokak, jipoiak, edo, kokotekoak); zeharkakoak ( Biktimaren materiala suntsitu, lapurreta txikiak...)
Isolamendu soziala ( biktimari taldean, lana egiterako orduan, jolasorduan... parte hartzen utzi ez, ezikusiarena eginez).
Eraso arrazista ere badago, zeinaren jomuga etnia eta kultura minorizatuetako kideak diren.
Eraso sexuala zeinak erasotua deseroso eta umillaturik sentiarazten duen.

Azken urteotan teknologia berriak agertzeaz batera mobila eta mail-aren bidez ere mehatxu eta hitz iraingarri anonimoak bidaltzen hasi dira erasotzaileak.Guzti honek biktimaren autoestiman eta identitate pertsonalean kalte handiak eragiten ditu. Eta okerrena da erasotzailea eta erasotua eskolan ia egunero ikusten direla. Erasotzailearengandik ihes ezin egiteak, beldur izugarria, antsietatea eta estresa sortzen dizkio umeari, ondorioz, suizidatzera edo behintzat hau pentsatzera ere irits daiteke biktima.


Testua internetetik ateratakoa da, bertan bulling-a zer den adierazten digu eta horrekin batera gaur egungo teknologi berriek izan ditzaketen eragina azaltzen digu.
Bulling-a gaur egun oso zabalduta dagoen arazoa da, batez ere eskoletan.Hemendik gutxira Guk geuk irakasleak izango gara eta arazo hauek ekiditen saiatu beharko gara, arrazoi horrengatik gai hau asko kexkatzen dit, benetan gaur egungo ume batzuen jarrera gero eta lartzagoa baita.



No hay comentarios:

Publicar un comentario